Ongietorri Jarindo Albertia VII. Mendi Lasterketara

Menditik korrika egitea gustokoa duen Legutiar bakarra ez zela ikusirik, jendea bildu eta zera galdetu zien: ¿zergaitik ez dugu elkarte bat eratzen?. Ideia ontzat eman eta halaxe egin genuen. Urrunagako urtegia ureztatzen duen Bostibaieta ibaiaren izena hartu genuen. Hurrengo urtean, norbaitek esan zuen ¿eta zergaitik ez dugu lasterketa bat antolatzen?. Oraingoan ere ideia ontzat eman eta halaxe egin genuen. Bertako bi tontor ospetsuenen oroimenez Jarindo Albertia izendatu genuen. Lasterketak hortik igarotzen du.

Bost urte igaro dira jadanik, eta hala ere, ilusioz beterik jarraitzen dugu. Beti hobetzeko asmoz, Legutio gustokoa dugulako, mendia gustokoa dugulako, korrika egitea gustokoa dugulako… eta gozatuk gainera.

Hori dela eta, guk bezain beste gozatzea espero dugu.